XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Artatxikia berriz zein kontinentetan da ugariagoa?.

Afrikan ere agertzen al da?.

Garrantzizkoa ote da Afrikan elikadurarako?.

- Begiratu orain basartoari buruzko datuak.

Non da ugariagoa?.

Afrikan agertzen al da? Eta Europan?.

Patatak eta batatak datoz ondoren.

Bakoitza non egiten den ikusten saiatu, eta biak alderatu.

Europan egiten ote da patatarik?.

Non izango du garrantzia patatak elikagai bezala?.

Non agertzen dira ehuneko altuenak? Eta batata?.

Ba al dakizu nolakoa den?.

Non izango da garrantzitsua?.

Bukatzeko lekaleak ditugu, eta horietatik hiru aukeratu ditugu ordezkari gisa: garbantzuak, ilarrak eta dilistak.

Aurreko kasuetan bezala, ikusi eta alderatu gai hauen ekoizpenak.

- Non agertzen dira ehuneko handienak?.

Zein kontinentetan?.

Ba al dago nabarmentzen den estatu edo kontinenterik?.

Elkarrizketaren ondoren, behaketarekin jarraitu eta mapa batzuen bidez ikusiko dugu ea non egiten diren goian aipatutako elikagai horiek.

130. or.ko mapak agertuko digu hori eta ondoren datozen ariketen bidez ezagutuko ditugu zein eratara eta zein lekutan lantzen diren gizakiarentzat hain garrantzitsuak diren landare hauek.

Hasteko, hemen duzu ariketa erraz bat: Laboreak egiteko, lurralde launetako soro handiak erabiltzen dira batipat.

Beste era batera esanda, ordekak izan ohi dira gari, garagar, olo, patata edo beste zenbait labore egiteko lurralde egokienak.

Hau egia den ala ez frogatu behar duzu, mapa batean ikusiz laboreak egiten diren lurraldeak lautadetan ala leku menditsuetan agertzen diren.

Erabili 130. or.ko mapa eta altitudeak koloreen bidez adierazten dituen beste bat.

Ia beti laboreak egiten diren lurraldeak ordekak izaten dira eta gainera, gaur egun soro hauetan laborari lana mekanizaturik egin ohi da, ereiteko eta uzta biltzeko makina handiak erabiliz.

Hau horrelaxe da Ameriketako lautadetan, Europako erdialdekotan edo S.E.S.B.eko ordeka handietan.

Lautada hauetan garia eta garagarra egin ohi da eta klima gogorragoa baldin bada zekalea edo oloa.

Dena dela, badira ala ere baldintza bereziak behar dituzten laboreak, eta bestela arroza ikusi besterik ez dago.

Arroza leku zingiratsuetako landarea da eta landatzeko garaian lokaztutako lurrak eskatzen ditu.

Hori dela eta, lurrak urasetzeko ubide edo ibaiak dauden lekuetan egiten da arroza.

Gainera, lanaren mekanizazioa zailago izaten da eta askotan bufaloak erabiltzen dira lur horiek lantzeko.

Arroza non egiten den eta langintza honek dituen gorabeherak ezagutzeko honako ariketa hau proposatzen dizugu.

Taldean egiteko lana da eta nahi izanez gero, taldetxo bakoitzak atal bat aztertu eta behatu ondoren, beste taldeen aurrean aurkez dezake.

Ariketan bertan proposatzen dira azterketarako zenbait puntu, baina zuek aukeratutako beste edozein ere landu ditzakezue.